162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun azterketa Alkozko 11. poligonoko 412. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak, uztailaren 30eko 176/2019 Ebazpenaren bidez, xehetasun azterketaren espedientea onetsi zuen, Alkozko 11. poligonoko 412. lurzatian Maimigelenea etxea zaharberritzeko etxebizitza eta apartamentu turistiko gisa.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritako ondorioetarako, betiere indarreko idazkeraren arabera.

Larraintzarren (Ultzamako Bailara), 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1910606