162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Murillo el Frutoko Udalak, 2019ko uztailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hauek hartu zituen aho batez:

Lehena.–2019 abuztuaren 1etik aurrera, Murillo el Frutoko Udaleko Alkate udalburuaren kargua dedikazio partzialean beteko da, eguneko jardunaldiaren %37,5ean, urteko 9.311,04 euroko kostu gordinarekin. Alkateari Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, haren kontura izanik langile kuota; era berean bidezkoak diren PFEZaren atxikipenak eginen dira, hamabi ordainketetan eginez (hilean bana) eta haien ordainketa urtero eguneratuz, Nafarroako Gobernuak C mailako bere langileentzat xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.–Ezartzea gainerako udalkideei konpentsaziozko zenbateko bezala, osoko bilkuraren eta Kontuen batzorde bereziaren bileretara joateagatik, 100 euro saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Alkateari joan-etorriengatik izandako gastuen kalte-ordainak eta karguan aritzeagatik justifikatutako dietak ordaintzea.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Murillo el Fruton, 2019ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1910514