162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lakuntzako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

–1. lotea: Basabea mendia eta Sierra. Bolumena, guztira: 3.159,30 m³. Hasierako prezioa 43.528,58 euro da, BEZa kanpo. Larizio pinua da.

–2. lotea: Arnatz mendia. Bolumena, guztira: 1.183,20 m³. Hasierako prezioa 24.326,27 euro da, BEZa kanpo. Larizio pinua da.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Lakuntzako Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (14:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Lakuntzako Udaleko Idazkaritzan eta Udalaren web-orrian daude.

Lakuntzan, 2019ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1910688