162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Abuztuaren 5ean udalerritik kanpo izanen naizenez, arrazoi pertsonalak direla-eta.

2019ko abuztuaren 10tik 18ra udalerritik kanpo izanen naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa) eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Abuztuaren 5ean, arrazoi pertsonalak direla-eta, eta hilabete bereko 10etik 18ra, oporrak direla-eta, udal honetako lehen alkateorde Juan José García Gonzálezek beteko dituela alkate bezala dagozkidan eginkizunak.

2. Ordezkapenak iraupen mugatua izanen du, ni itzultzen naizenean bukatuko baita, azaldutako daten ondoren.

3. Ebazpen honen berri ematea udal honetako lehen alkateordeari.

4. Ebazpen hau argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Muetzen, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Pedro José Soto.

Iragarkiaren kodea: L1910407