162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Cascanteko Udalak, 2019ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Idazkaritzaren eta Kontu-hartzailetzaren txostenen arabera, aurrekontuan kontsignatze nahikoa dago udalkideen ordainsarien gastua estaltzeko. Txosten horiek oinarri hartuta,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Alkate udalburua dedikazio partzialean arituko da karguan.

Bigarrena.–Ordainsariei buruz, honako araubide hau ezartzen da, urteko zenbateko gordinetan eta hamalau hilekotan ordaintzekoak:

–21.000 euro alkate udalburuarentzat, dedikazio partzialeko araubidean.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek jasotzeko behar den gutxieneko dedikazioa ezartzea:

–Alkate udalburua: astean 20 ordu.

Laugarrena.–Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintza Orokorrari eskatzea beren kargua dedikazio partzialean betetzen duten udalkideen alta emateko. Udalak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren langileekiko ezartzen dizkien betebeharrak.

Bosgarrena.–Honako bilkura-sarien eta kalte-ordainen araubide hau ezartzea:

Dedikazio esklusiboz edo partzialez aritzen diren ez besteko udalkideek 250 euroko bilkura-saria jasoko dute Udalbatzak egiten duen osoko bilkura arruntera joaten diren bakoitzean.

Dedikazio esklusiboz edo partzialez aritzen diren ez besteko udalkideek 40 euroko bilkura-saria jasoko dute Tokiko Gobernu Batzarrak egiten duen bilkura arruntera joaten diren bakoitzean.

Udalkide guztiek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea izanen dute kargua betetzean izandako gastuengatik, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako urtean behin ordainsari arloetan ezartzen diren moduan eta zenbatekoen arabera.

Seigarrena.–Ezarritako ordainsarien araubidea atzera eraginez aplikatuko da, eta 2019ko ekainaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, Udalbatza eratu zen egunetik.

Zazpigarrena.–Zenbateko horiek urtean behin eguneratuko dira, Nafarroarako erakunde eskudun ofizialak onetsitako kontsumo-prezioen indizearekin bat.

Zortzigarrena.–Osoko bilkuraren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, osorik, orok jakin dezan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan,

Cascanten, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1910307