162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Interesdunak epatzea, baimendutako abiadura baino azkarrago zirkulatzeagatik jarritako zehapenaren errekurtsoan

Gloria Larrayoz Esparterok Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztutako 19-01309 gora jotzeko errekurtsoa jaso da, baimendutako abiadura baino azkarrago zirkulatzeagatik 2019ko apirilaren 11ko salaketaren (1474840 udal espedientea) ondorioz Atezko Udalak jarritako zehapenaren aurkakoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eritzen (Atetz), 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1910468