162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Araizko Udalak, 2019ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko irekitako prozedura azterturik, Kontu-hartzailetzaren eta Idazkaritzaren txostenak izanda, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituta, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertuta, Araizko Udaleko Osoko Bilkurak erabaki du:

Lehendabizikoa.–Jose Manuel Zubillaga Muguerza jaun alkatea dedikazio partzialean ariko da bere karguan.

Udalarentzat 738 ordu sartuko dira urtean, lanegunetan banatuta, 15 ordu aste bakoitzean, alegia. Ordutegia karguaren premietara egokituko da.

Bigarrena.–Alkatetzaren lansarietarako honako hau finkatu da: 800 euro garbi hilabetean, hilabetero ordaindua (12 ordainketa urtean).

Hurrengo urteetan zenbateko hori handituko da, Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak duen gorakada portzentzualaren hein berean; zein urtetan igoko den, haren aurreko urteko urtarriletik abendura artekoa kontuan hartuta.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari eskatuko zaio bertan sarrera eman diezaiola Jose Manuel Zubillaga Muguerza alkateari.

Laugarrena.–Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuotaren ordainketa.

Bosgarrena.–Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik, bilkura-sari hau finkatu da, erabateko dedikazioa edo partziala ez dutenentzat:

Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkura bakoitzean parte hartzeagatik: 63 euro.

Gehienez ere, kide anitzeko organoen hogei bilkuretan parte hartzeagatik jasoko du bilkura-saria Udalbatzako kide bakoitzak.

Seigarrena.–Karguan aritzean sortzen diren gastuen kalte-ordainak agiri bidez frogatu beharko dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,35 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.

Zazpigarrena.–Udalak bere gain hartuko ditu 14 urtetik beheitiko seme-alabak dituzten udalkideei haien funtzioen barnean parte hartu behar duten bilera edo mintzaldiengatik haurren zaintzak eragindako gastuak. Gehienez ere 12 euro ordainduko dira orduko eta bilkura edo mintzaldi bakoitzeko gehienez ere 3 ordu. Udalkideak gastu horiek izan direla, zein bileraren ondorio diren eta ordaindu egin direla frogatzen duen agiria aurkeztu beharko du (ez du nahitaez faktura izan behar).

Zortzigarrena.–Erabaki hau aditzera ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean jarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Araitzen, 2019ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1910659