162. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazionala izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazioaren bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 21eko 736E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazionala izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 21eko 736E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 5ekoan). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunak ezezagunak direnez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude, aldez aurretik identifikatzen dituzten dokumentuak erakutsi eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Tutera kalea 20, lehenengo solairua, Iruña).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1910591