161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen 2019ko ekainaren 18an. Hona hemen testu osoa:

Uztailaren 5etik 30era bitartean (biak barne) udalerritik kanpo egoteko asmoa dudanez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzietarako Carolina Hueda Diez lehen alkateordea eskuordetzea, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aberinen, 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1910240