161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

19-0012 Gora jotzeko errekurtsoa, teknikari komunitarioen aldi baterako kontrataziorako hautatutako izangaien zerrendaren aurkakoa

Teknikari komunitario lanpostua hautaproben bidez betetzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdian (bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako), Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren, Florencio Luqui Iribarrenek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, udalaren Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2018ko azaroaren 28an emandako ebazpenaren aurka. Ebazpenak teknikari komunitarioen aldi baterako kontrataziorako hautatutako izangaien zerrenda onetsi zuen, aipatu deialdian (2018ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 1ean) azalduta.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1910138