161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

19-0768 Gora jotzeko errekurtsoa, Udaltzaingoko inspektoreordeen 6 lanpostu betetzeko deialdiko merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzen kontrakoa

Iruñeko Udalaren zerbitzura Udaltzaingoko inspektoreordeen 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 17an), Virginia Valencia Muñozek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2019ko otsailaren 26an emandako ebazpenaren aurka; ebazpenak zati batean onesten du deialdiko merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa, 2019ko urtarrilaren 1ekoa .

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1910109