161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03799 JV/sr espedientea.
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Belén Martiarena Irastorza.

Helbidea: Teileria, 41. Aranibar. Ventas auzoa 20305-Irun (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: Aranibar iturburua.

Eskatutako emaria: 0,010 l/s.

Tokia: Elizondoko Beartzun auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: Zelaietako Borda baserriaren etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

ura harrizko kutxeta baten bidez eginen da; bertatik hazbete bateko diametroko hodia ateratzen da, dentsitate handiko polietilenozkoa, eta zanga baten barruan 225 metro egiten ditu 1,60 x 3,00 x 2,20 m-ko biltegi bateraino. Biltegia hormigoi armatuz eta blokez egina da, eta zati batean lurperatuta dago. Biltegia 10.560 litrokoa da. Biltegitik Zelaietako Borda baserria hornitzen da, dentsitate handiko polietilenozko 3/4 hazbeteko hodi baten bidez; lur azpitik doa eta 140 metroko luzera du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko abuztuaren 6an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1910640