161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Espedientea: H/31/2º0192 C6-15. eskabidea JV/br
Jendaurreko aldia

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Electra Navasturen, SL.

IFZ zenbakia: B 31642135

Helbidea: Braulio Iriarte kalea, 42- Elizondo 31700-Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100.

Tokia: Navasturen SLren zentrala.

Udal-mugarteak eta probintzia: Igantzi eta Etxalar (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

lanen xedea da behin-behineko presa bat egitea, konpondu beharreko uhateen hondoraino sartzeko, eta horman dauden pitzadurak konpontzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean, Igantziko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko abuztuaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1910639