161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

G7 gailurrean lehergailuen garraioa eta kontsumoa murriztea

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 73.3 artikuluak emandako eskumenak baliatu ditut, eta ondokoetan xedatutakoa aplikatu dut: Herritarren Segurtasunari buruzko 4/2015 Lege Organikoaren 1. eta 14. artikuluak, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren 39. artikulua, eta Lehergailuen Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 24ko 130/2017 Errege Dekretuaren 2.2.b) artikulua.

ERABAKI DUT:

G7 gailurra eta segurtasun-arrazoiak direla medio, 2019ko abuztuaren 19tik 27ra bitarte murriztea lehergailuen garraioa eta kontsumoa Sakanan eta Iruñerrian.

Salbuespenez, alde horietan egon litekeen obra garrantzitsuren batean nahitaezkoa izanez gero lehergailuen kontsumoa eta garraioa, horretarako baimena emanen da, eskaera egin ondoren. Lan horiek, dena dela, eguneko lehen orduetan egin behar dira.

Erabaki honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, hilabeteko epean Barneko ministroari zuzendua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Gobernuaren ordezkaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: E1910765