161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko maiatzaren 23an egin bilkura berezian, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea entitatearen plantilla organikoaren aldaketa, lanpostuaren ordainsarien osagarriei eta D mailako konpostaje teknikari, zerbitzu anitzetako enplegatu eta hondakinen bilketa eta garraiorako peoien lanpostuei dagozkiona.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla aldatzen duen espedientea idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Agoitzen, 2019ko uztailaren 24an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L1910099