161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

3, 4 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ean, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

–Gastuen kapitulua:

–“Zabortegiko hobekuntzak” izeneko 5 1621 6220001 aurrekontuko aplikazioa, kreditua 3.000 euro gehituko duena.

–Diru-sarreren kapitulua:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da.

4/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

–Gastuen kapitulua:

5 1621 20400 aurrekontuko aplikazioa, “kamioia alokatzea”, 20.100 euroko kredituarekin.

–Diru-sarreren kapitulua:

Diruzaintzako gerakin likidoarekin finantzatuko da.

5/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

–Gastuen kapitulua:

9 2391 62600 aurrekontuko aplikazioa, “ordenagailua erostea”, 885 euroko kredituarekin.

“Plangintza” izeneko 9 2391 22699 aurrekontuko aplikazioaren kargura finantzatuko da, 885 euro utziko baititu.

Lakuntzan, 2019ko uztailaren 29an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1910168