161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko abenduaren 31n egin bilkuran, hasiera batean erabaki zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat, herritar eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Antzinen, 2019ko uztailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1910006