161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

Zizur Nagusiko Alkatetzaren uztailaren 18ko 551/2019 Dekretuaren bidez, honakoa ebatzi da:

Ikusirik udalerritik kanpo izanen naizela 2019ko uztailaren 20tik 24ra bitartean, biak barne.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, besteak beste– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Horiek horrela, 2019ko uztailaren 20tik 24ra, biak barne, izanen duelarik eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere,

EBAZTEN DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2019ko uztailaren 20tik 24ra bitarte, biak barne; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2019ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1909738