161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Udaltzainburuaren izendapena

Ikusirik Atarrabiako Udaltzainburuaren izendapenaren espedientea, baita Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoa ere (Tokiko Polizia bakoitzeko buruaren izendapena Nafarroako Polizietako kideen artetik eginen da, eta hala izendapen hori nola kargutik kentzea toki entitateari dagozkio, Toki Administrazioari buruzko legerian xedatutakoaren arabera eskuduna den organoaren bidez), eta alkatetzaren eskumena izanik Udaltzaingoko langileen zuzendaritza eta burutza, Toki Araubidearen araudian ezarritakoaren arabera; uztailaren 4an emandako 494/2019 ebazpenaren bidez, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak honakoa ebatzi du:

Rubén Antúnez Elvas, zerbitzu berezietan jardunean dagoen Iruñeko Udaleko funtzionarioa, Atarrabiako Udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren 3.1.b artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bere karguari dagozkion ordainsariak jasoko ditu, administrazio-kontratuan xedatzen den moduan.

Atarrabian, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1910242