161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

102/2019 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, proiektu honi dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena: “13,2 kV-eko goi tentsioko linea elektrikoa, “Lizarra-Allo” eta “Lizarra-Arintzano” lineak lotuko dituena, Aberin eta Oteitza (Nafarroa) herrien artean.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren ekainaren 5eko 101/2019 Ebazpenaren bidez, proiektu hau onetsi zen: “Lizarra-Allo” eta “Lizarra-Arintzano” lineak lotzeko 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko linearako proiektua, Aberin eta Oteitza (Nafarroa) herrien artean. Aldi berean, instalazioa baimendu eta bere onura publikoa aitortu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Aberingo alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Aberin-Munian Iguzkitzako udaletxean, 2019ko urriaren 8an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Aberingo Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1909948