161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

1, 2 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko 1, 2 eta 3/2019 aldaketei buruzko espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Uxuen, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1910241