161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

EBAZTEN DUT:

1.–Lehen alkateorde Pedro Ramón Berrade Goyénen esku uztea alkatetza honen eginkizunak 2019ko uztailaren 20, 21, 22, 23, 24, 25 eta 26an.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkura arruntean eta interesdunari jakinaraztea.

Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, ekintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Uxuen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1909990