161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2019ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Behin betiko onetsitako 1/2019 aurrekontu-aldaketa honako hau da:

Kreditu gerakina sartzeko espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 271.483,83 euro.

Guztira: 271.483,83 euro.

Espedientearen finantzaketa:

1.–Diru-sarrera handiagoak.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 217.187,06 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 54.296,77 euro.

Guztira: 271.483,83 euro.

Erromantzatuan, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L1910165