161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Musika Eskolaren estatutuen aldaketa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Azkoiengo Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuetako IV. eta V. artikuluen aldaketa (2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 6an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, estatutu horien aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ALDATUTAKO ARTIKULUAK

IV. artikulua.–Patronatuko Batzarraren osaketa.

Udalaren Musika Eskolako Patronatuko Batzarra haren gobernu organo gorena da. Estatu hauen ildoei jarraituz arautuko da. Patronatuaren zuzendaritza eta gobernua honako moduan osatutako batzarraren esku utziko dira:

–Burua.

–Udalaren ordezkariak.

–Gurasoen ordezkari bat.

–Ikasleen ordezkari bat.

–Irakasleen ordezkari bat.

–Zentroko zuzendaria.

–Batzarreko idazkari/diruzaina, hizpidea bai baina botorik ez duena.

V. artikulua.–Kideen izendapena eta Patronatuko ordezkarien karguen iraupena.

5.3. Gurasoen ordezkariak: ikasleen aita-ama edo legezko tutore batek ordezkatuko ditu. Haien hautagaitza modu demokratikoan proposatuko da, udal hauteskundeen deialdia egiten denean indarra duen ikasturtean matrikulaturiko ikasle edo gurasoen artean, jendaurrean jarririk eta hauteskunde bidez proposaturik ere. Agintaldiak udal legegintzialdiak adina iraunen du. Karguaz gabetu edo hari uko eginez gero, boto zenbaketaren aktan hurrengo gelditu zena izendatuko da; izendatzerik ez badago, berriz ere deialdia eta hauteskundeak eginen dira, kargua uztean edo hurrengo ikasturtean matrikulatutako ikasleen aita-amen edo legezko tutoreen artean, Patronatuak egoki irizten duenaren arabera. Halakoetan, Erregelamenduaren III. kapituluan ezartzen diren arauak bete beharko dira.

5.4. Ikasleen ordezkaria: eskolako ikasle bat izanen da ordezkaria. Hura adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izan beharko da. Haien hautagaitza modu demokratikoan proposatuko da, udal hauteskundeen deialdia egiten denean indarra duen ikasturtean matrikulaturiko ikasleen artean, jendaurrean jarririk eta hauteskunde bidez proposatu ere. Agintaldiak udal legegintzialdiak adina iraunen du. Karguaz gabetu edo hari uko eginez gero, eta ikastetxeko ikaslea izatetik geldituz gero, boto zenbaketaren aktan hurrengo gelditu zena izendatuko da; izendatzerik ez badago, berriz ere deialdia eta hauteskundeak eginen dira kargua uztean edo hurrengo ikasturtean matrikulaturik dauden ikasleen artean, Patronatuak egoki irizten duenaren arabera. Halakoetan, Erregelamenduaren III. kapituluan ezartzen diren arauak bete beharko dira.

Iragarkiaren kodea: L1910139