161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, legezko quorumarekin, hasiera batez onetsi zuen espediente bat Noain Elortzibarko Udalaren 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean sartu eta biharamunetik hasita, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2019ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1910103