161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019ko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen lau espediente entitate honen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko.

Espedienteak interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2019ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1910102