161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

2019ko uztailaren 23an, José Manuel García Aróstegui alkate udalburuak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Francisco Javier Mateo Zabalzaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2019ko uztailaren 27tik abuztuaren 18ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1910100