161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernuko Salaren komunikazioa, 2019ko ekainaren 24koa (518 zenbakidun SEa, 2019ko uztailaren 3koa), Elizagorriko bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko prozedura abiatzeko erabakia igortzen baitu.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5etik 7ra bitarteko artikuluetan xedaturikoarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun legezko baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ohiko ordutegian. Eskabideak aipatu bulegoetan daude eskuragarri.

Elizagorrian, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1909740