161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Diruzaintza eskumenak eskuordetzea

Uztailaren 24ko 60/2019 Ebazpenaren bidez, Miguel Angel Suescun López Larragako Udaleko diruzainak diru-bilketako zerbitzuari buruzko eskumenak eman dizkio eskuordetzan Pedro José Molinero Gonzalezi (Diruzaintza Alorrari atxikitako langilea, administrari laguntzaileen kategoriakoa), errekurtsoak ebaztearen ingurukoa izan ezik. Hori guztia Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Argitara ematen da, aipatu artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoa bete dadin.

Larragan, 2019ko uztailaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1910013