161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2019ko uztailaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea honako aldaketa hauek urte bereko aurrekontu orokorrean:

a) 1/2019 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria, 3410.63201 aurrekontu-aplikazioan (kirol instalazioen hobekuntzak): 135.600 euro.

Kreditu berezi hori honela finantzatuko da:

Gehikuntza, diru-sarreren aurrekontuaren aplikazioan: “7508005-Nafarroako Gobernuko dirulaguntza Kirol Instalazioetarako”: 70.500,00 euro.

2018ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 65.100,00 euro.

b) 2/2019 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria, 1611.63301 aurrekontu-aplikazioan (argiteria-publikoaren eta energia plaken kontu-ikuskaritzako ordainsariak): 12.100 euro.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatuko da 2018ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura. Zenbatekoa: 12.100 euro.

Delako espedientea ikusgai egongo da, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, 18. artikuluari buruz, eta 214.2 artikuluan, lege horren 202. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2019ko uztailaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1909988