161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1637E/2019 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Deialdiak diruz laguntzen ditu honakoak: langabeak eta enpresa eskatzailean aldi baterako kontratua duten langileak lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan izaera mugagabeko bazkide-langile gisa sartzea, edo epe zehatzeko bazkide-langileak izaera mugagabeko bazkide-langile bihurtzea.

Bazkide-langile bihur daitezke bai kooperatibari edo lan sozietateari berari partaidetzak edo akzioak erosiz, bai bazkide bati erosiz, hau da, partikular bati. Partikularren arteko transmisioa oso ohikoa da enpresako bazkideetako batek erretiroa hartzen duenean, bere partaidetza lagatzen baitio sartzen den bazkideari. Bi inguruabarrak dira balekoak deialdiaren helburua betetzeko, bazkide berria sar dadin erraztea baitu helburu, eta, aldi berean, ekonomia soziala bultzatzea, negozioak aurrera jarraitzen duenez.

507E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak, ordea, tratamendu ezberdina ematen die bi egoera horiei, eta laguntza handiagoa ematen du partaidetzak edo akzioak zuzenean enpresari erosten zaizkionean. Orain egiten den aldaketarekin, trataera bera emanen zaie bi transmisio moduei.

Beste alde batetik, aldatzen da 7.1.b) oinarria, entitate eskatzaileak bere nortasun juridikoa eta bazkide-langile berria sartzea frogatzeko aurkeztu behar duen dokumentazioari buruzkoa.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpena aldatzea. Horren bidez, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren. Hauek dira aldaketak:

1.1. 4.2 oinarriko bigarren paragrafoa eta 7.1.s) oinarriaren bigarren paragrafoa kentzea.

1.2. 7.1.b) oinarria aldatzea, testua hau izateko:

Entitatea eratzeko eskritura edo akta, eta estatutuak. Dokumentu horiek eskabidearen datara eguneratuta aurkeztu beharko dira.

Sozietatean sartzen den bazkide berria ez bada ageri eraketa eskrituran, lehen aipatutako dokumentazioaz gain, eskritura publiko bat aurkeztu beharko da, bazkide berriaren sarrera eta parte-hartzea jasotzen duena, edo behar adinako froga-balioa duen beste agiri bat, puntu horiek jasotzen dituena. Kasu guztietan jasota egon beharko du bazkide berriaren sarrerak ondorioak izateko data.

Denbora mugatuko bazkide-langile batek izaera mugagabeko bazkide-langile bihurtuz sartzen bada bazkide berria, Zuzendaritza Kontseiluaren erabakia eta aldaketa hori jasotzen duen kontratu sozietarioa aurkeztu beharko dira.

2. Aldaketa hauek aplikatuko zaizkie eskaerei, baldin eta lotuta badaude izaera mugagabeaz bazkide-langile gisa sartzeko egindako ekarpenen ordainketekin, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoekin.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1909090