161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, nahitaezko lagapenaren ordez dirua emateko, Espartzako 10. poligonoko 75. lurzatian, Jesús Cia Asensiok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getzen, 2019ko uztailaren 29an.–Alkatea, Oscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1910172