161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an, 2/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, 2/2019 aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena.

Kreditu bereziak

GASTUAK:

34201-62200 Kiroldegiko pista estaltzea: 453.700,00 euro.

Kreditu bereziak, guztira: 453.700,00 euro.

FINANTZAKETA:

Diru-sarrera Berriak: 7200002 Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren dirulaguntza: 453.700,00 euro.

Finantzaketa, Guztira: 453.700,00 euro.

Emaitza: berdindua.

Funesen, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1910144