161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, 2018/2019 ikasturtean euskararen ikaskuntza sustatzeko dirulaguntzen deialdi publikoarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 467354.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza Zendeako bizilagunak, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Laguntzak izango dira udal honek antola ezin ditzakeen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat eta, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota guztira: 700,00 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 27ko 14:30era arte egongo da irekita.

Oltza Zendean, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1909749