161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Informazio batzordeetako burutzak eskuordetzea

Apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38.d) artikuluetan xedatuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetan eraturiko informazio batzordeetako burutza ondoko zinegotzi hauen eskuetan uztea:

Batzordea Hezkuntza, Gazteria, Berdintasuna eta Immigrazioa. Burutza: Rafael Martinena López.

Batzordea Ingurumena, Nekazaritza, Hirigintza eta Mugikortasun jasangarria. Burutza: Unai Pérez Sanjuanes.

Batzordea Herritarren parte-hartzea, Pertsonala eta Kirola. Burutza: Beatriz Marín Garbayo.

Batzordea Kultura, Jaiak eta Turismoa. Burutza: Julia Manrique España.

Bigarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Hirugarrena.–Aipatu eskuordetzen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Bosgarrena.–Eskuordetza hauek indarra hartuko dute ebazpen honen biharamunean.

Castejonen, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1909994