161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Hiri-jarduketarako plan berezia, A(U)1 hirigintza-jarduketarako arloko 2. ordenantza partikularra aldatzekoa. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen A(U)1 hirigintza-jarduketarako arloko 2. ordenantza partikularra aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia, Osasun Etxeko lurzatiari dagokiona (Zarrakazteluko Hiri-lurreko Ondasunen Katastroko 2. poligonoko 186. lurzatia).

Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Hiri-jarduketarako plan berezi hau udaleko web-orrian eta iragarki-taulan 20 egunean jendaurrean egon bitartean, interesdunek iradokizunak eta ekarpenak egin zitzaten, ez da inongo ekarpenik aurkeztu.

Planen izapidetzea eta berrikuspenen onespena arautzen dituen 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Zarrakaztelun, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1910141