161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

Udal honetako alkateak 689. Ebazpena eman zuen 2019ko uztailaren 24an. Hona hemen testua:

Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2019ko uztailaren 29tik abuztuaren 4ra bitartean, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez.

EBAZTEN DUT:

1. Ander Carrascón Erice lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2019ko uztailaren 29tik abuztuaren 4ra, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2019ko uztailaren 24an.–Alkatea, Ana M. Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1910015