161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDANO

Soberako lurzatia deklaratzea, 3. poligonoko 127. lurzatia. Hasierako onespena

Barindanoko Kontzeju Batzarrak, 2019ko maiatzaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batena onestea kontzejuko 3. poligonoko 127. lurzatia (25,60 m²-koa, Magdalena kaleko 64-B atarian kokaturik) soberako lurzati deklaratzea; muga hauek ditu: iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean, hiri lurzoru publikoa, eta ekialdean, 3. poligonoko 103. lurzatia.

Eremua soberako lurzati bilakatzeko deklarazioaren xedea hura jabe mugakideari adjudikatzea da, 3. poligonoko 103. lurzatian eraikitako etxebizitza bizigarriagoa egingo duen ataripe bat eraikitzea baitu helburu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barindanoko Kontzejuko iragarki-taulan iragarkia argitaratuta, nahi duenak aztertu eta bidezko irizten dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Barindanon, 2019ko maiatzaren 24an.–Kontzejuko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1909748