161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

Alkateak, Udalbatza honetako alkateorde Pablo Arcelus Cavallerori eskuordetzen dizkio bere eginkizunak uztailaren 24tik abuztuaren 5era, biak barne.

Eskuordetza honek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatzeko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Barañainen, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1909993