161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

Kontuan harturik eskumenen gaineko eskuordetzeei buruz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluak, 57/2005 Legeak emandako idazketan, esleitzen dizkidan eskudantziak,

Kontuan harturik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan xedatuari jarraikiz, egoki dela Udalbatzako zinegotzi bati eskuordetzea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak,

EBAZTEN DUT:

1.–José Luis Etayo Ortigosa bigarren alkateordeari eskuordetzea alkate naizen heinean legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2019ko abuztuaren 3tik 11ra bitartean, biak barne.

2.–Horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Aiegin, 2019ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1909617