161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Bake epaile titularraren eta bake epaile ordezkoaren karguak hutsik

Artaxoako Udalak, 2019ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura hastea, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz.

Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1909737