161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1095. lurzatian.
Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako 1. poligonoko 1095. lurzatiaren xehetasun azterlana (Eugenio Mendióroz kalea, 5, Artaxoa), Raul Montero Martínez eta Emilio Pardo Rivacoba arkitektoek prestatutako dokumentuari jarraikiz eta Javier Ruiz Pérezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1909727