160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Caparrosoko Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak ezartzea, Udalbatzako kideek jasotzekoak, baita Alkatetzaren dedikazioa ere:

Lehena.–15.525,12 euroko ordainsari gordina ezartzea urtean Carlos Alcuaz Monenterentzat 2019ko uztailaren 6tik aitzina, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik (gutxieneko dedikazioa, %50ekoa). Banatuko da 12 ordainalditan eta horretaz kanpo Gizarte Segurantza egonen da; beraz, 1.100,00 euroko ordainsari garbia izanen da hilabetean, urtero berrikusiko dena, Udalbatzaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

Bigarrena.–Beren karguetan dedikazio esklusibo edo partzialaren araubidean aritzen ez diren zinegotziek 50 euro eskuratuko dute osoko bilkura bakoitzera joateagatik eta 70 euro lan-talde bakoitzera joateagatik; urtero izanen da gorakada, KPIaren arabera.

Hirugarrena.–Alkatetzaren aldez aurreko aginduz egiten diren lan eta kudeaketengatik sortutako gastuak konpentsatzeko kalte-ordainak eta/edo dietak ezartzea, 100 euro eguneko eta 50 euro egun erdiko. Horretaz gain kilometrajea jasoko da.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Caparroson, 2019ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1909532