160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Valtierrako Udalak, 2019ko ekainaren 17an egin osoko bilkura berezian, erabakia hartu zuen, eta jarraian ematen dira, hitzez hitz, haren xedapenak:

Lehena.–Manuel Resa Conde alkate karguan arituko da 2019ko ekainaren 17tik aurrera, atzeraeraginezko efektuarekin data hori arte. Dedikazio esklusiboko erregimenean arituko da. Hartara, karguan aritzeagatik hogeitalau mila euroko (24.000 euro) zenbateko gordina jasoko du, hamabi pagatan, eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta emanda egonen da. Udalbatza honek bere gain hartuko du dagozkion enpresa kuoten ordainketa. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Zergari dagozkion atxikipenak izanen ditu. Hala badagokio, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere atxikiko da.

Bigarrena.–Dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten udalkideei Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik dagozkien zenbatekoak onestea, 2019ko ekainaren 15etik aurrera, eta atzeraeraginezko efektuarekin data hori arte. 80 euro jasoko dituzte Udalbatzako eta Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik, eta 60 euro informazio batzordeen bilkuretara joateagatik. 2.200,00 euro izanen da, gehienez, urteko muga.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Valtierrako Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.

Laugarrena.–Erabaki hau Kontu-hartzailetzari jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Valtierran, 2019ko uztailaren 12an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L1909560