16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Ibilgailu abandonatuari buruzko errekerimendua

Ezinezkoa izan denez Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren (urriaren 30eko 6/2015 Errege Dekretu Legegilea) 106. artikuluan aipatzen den ibilgailu abandonatuaren gaineko errekerimendua jakinaraztea, eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean”.

Jabea: Stephanie Mot; Matríkula: CC260CZ; Marka: Renault, Modeloa: Megane; Kokapena: Zalain industrialdea (1. poligonoa, 139. lurzatia).

Ibilgailua ez bada dagoen lekutik kentzen hilabeteko epean, jakinarazpen honen argitaratze datatik kontatzen hasita, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta behar den tratamendua emango zaio, hau da, ibilgailuen tratamenduko gune baimendu batera eramango da.

Beran, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1900711