16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzarrak, 2018ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Beraz, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2018ko abenduaren 28an.–Batasuneko burua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1900048