16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2019ko karga-tasak

Udal honek, 2018ko abenduaren 20an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez eta, hortaz, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.–2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,1.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Karga-tasa: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %3,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza. Zerga-oinarria, denbora tarte guztietan: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak. Karga-tasa: %10,00.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Aritzalan (Deierri), 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1815901