16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko bilakatuko da.

Espedientea interesdunen eskura egonen da udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1816106