16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Aldaketa 2019rako ordenantzetan, tarifetan eta igorpenetan. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019rako ordenantzetan, tarifetan eta igorpenetan, 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko baitu indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tulebrasen, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1815467