16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2019ko egutegia

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2018ko azaroaren 19an:

“Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpenari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko asteguneko jaiak zein diren zehazten baitu,

EBATZI DUT:

1.–Onestea Iruñeko Udaleko bulegoetan 2019an izanen diren jaiegunen egutegia, honela zehazten dena:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri Eguna.
  • Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.
  • Martxoaren 19a: San Joxe.
  • Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a: Pazko Biharamuna.
  • Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
  • Uztailaren 8a, 9a, 10a, 11a eta 12a: Sanferminak.
  • Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
  • Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
  • Azaroaren 1a: Omiasaindu.
  • Azaroaren 29a: San Saturnin.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 25a: Eguberri Eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 216 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira, 8:00etik 15:00ra guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 22 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:38tik 8:00ra bitarte eta 15:00tik 15:22ra bitarte.

3.–Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

4.–Gainerako udal zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileendako. Lorategietako zerbitzuaren lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, denentzat, 7:38tik 15:00ra bitartean, salbu eta alorreko zuzendaritzarekin bestelako akordioren batera iristen badira, betiere Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrak berretsita (Giza Baliabideak). Ikastetxeetan lan egiten dutenek 7:38an hasiko dute lanaldia. Dena dela, Sanferminetan ematen diren zerbitzuak, espres eskatzen duten udal zerbitzuetan, eta, betiere, Tokiko Ekonomia Jasangarriaren Alorrak (Giza Baliabideak) onesten badu, lanaldiaren urteko lanordu-kopuru horretatik aparte geldi daitezke, eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie.”

Iruñen, 2018ko azaroaren 19an.–Giza Baliabideetako Zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1900188